GU
(hitzak: Maider Osa)
Zenbat pandero hots
zenbat trikiti kantu
ez ote ditugu
hiltzera kondenatu?
Amonen ametsak
antzutu zein mututu
amak zokoratu
ilunpera makurtu.
Gaur kantuz gatoz
kantatu ezin izan zuten andre haien
alabak gara,
kantatu ezin izan zuten andre haien
ahotsak gara,
kantatu ezin izan zuten andre haien
ametsak gara.
Iraganeko aldapa, debeku, azpiko gona
iluntasuna eta ezina bihurtzen gabiltza.
Geroko lautada, aukera,
minigona, argitasuna, ezinez ekina.
Goazen kalera
beti aurrera
denok batera,
isildutakoak esatera.
Goazen kalera
beti aurrera
denok batera,
panderoa gogoz astintzera.
Goazen kalera
beti aurrera
denok batera,
isildutakoak esatera.
Goazen kalera
beti aurrera
denok batera,
inor bagarela aitortzera.
LETRAS
LYRICS
PAROLES
ATSOLORRA
(hitzak: Onintza Enbeita)
Erditze deiaren mina, itxaropena
bi gorputzetan erditu da lehen bat zena.
Ume negarrek esnatu dute samalda
jaio berria eusteko zain dago aldra.
Odol berriak hauspotu digu gorputza
heldu amari bildu, zaindu sabel hutsa.
Kide bat gehiago gara gaurtik aurrera
ongi etorri, salto, mundu zabalera.
Komunitatearen lorraren pean
gizaldien katean
izan garenongandik zaretenera
joan doa
bizitza.
LUZAROAN
Nola jakin esaten
zuganako dudan lotura.
Nola jakin esaten
barneratu dudan hura!!
Une goxoak…
une latzak…
festa giroan
gauzatuak.
Luzaroan
neure ondoan
naukazu, zauzkat
magalean.
Luzaroan
esku artean
laztanduz
elkarganatzean.
Luzaroan
beso artean
naukazu, zauzkat
zirrarapean.
Luzaroan
neure barnean
hunkituz, elkar
laztantzean.
GONA GORRIA
Udako ilunabarra
lausorik gabeko gaua
haizeak dantzaraziaz
soinean daukadan hura.
Udako ilunabarra
eta dantzarako grinaz
aske sentiarazten nauen
oihal zati arinaz.
Gona gorri, gorri-gorria
zazpi jostunek josia
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.
Inork iraindu gabe
jantzi nahi nuke
inor iraindu gabe
libre aske
Aske!
Gona gorri, gorri-gorria
aurre iritzirik gabia
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.
ERABIL NAZAZU
zaindu
dezadan
dezazun
dezagun
maitez
erabil
dezadan
dezazun
dezagun
hitzez
euskara
dezadan
dezazun
dezagun
bizi bihotzez
BAI, AMA
(hitzak: Karmele Jaio)
Zure gonen ertza
itxasoan enborra
haren itzalpea
nire babes lekua.
Zure atzamarrak
orrazi zirenean
belarri atzean
jartzen nire ilea.
Gauez agertzen zara nire ametsen artean
kopetan muxu eman ta berriz bazoaz.
Zure usaina uzten duzu nire izaren artean
begiak ireki eta berriz badoana.
Nire eskuei
begiratzerakoan
zenbat alditan agertu
zaizkit zureak.
Orain ni naiz zure
lekua hartu duena
Esaidazu, ama,
nola egin aurrera.
Ama, emakumea, zaintzaile, langilea
guzti horiek batera nola naiteke izan.
Zure eskua sentitu nahi nuke kokotsean
“Altxa ezazu burua” entzun bitartean.
Nire azalean
dago zure azala
Nire ahotsean
zure ahotsa.
Aurrera egingo dut
burua altxata
Bai, ama
Bai, ama
AMORRA ZAITEZ
(hitzak: Onintza Enbeita)
Egin irribarre, neska!
Barre hori atera,
lorik gabe ere irri,
pozik jende aurrera,
irribarre umeari,
umoretsu lanera,
ezerk ez amorratzea
aukera bat ote da?
Neska bat erail dute
hau ote da azkena?
Txarretik txarrera doa
gosea duena.
Malkoak, zurrunbiloa,
zer da? Ez da pena,
amorratu egin leike
bizirik dagoena.
Amorruz eskua itxi
ta gogor jo mahaia
ezin dira berdin hartu
laguna ta etsaia.
Kontra itzultzen bazaizu
munduaren epaia
barealdian eskaini
irribarre lasaia.
Malko bat izan daiteke
barruaren islada
irribarreak pizten du
pareko begirada.
Amorruzkoa denean
barruaren zirrara
zertarako ezkutatu
geugandik sortzen bada?
ZURE IZENA
(hitzak: Karmele Jaio)
Gaur aurkitu zaitut
argazki zahar batean
baratzan lanean
amantala gerrian.
Lurrarekin ezkondutako emakumea,
nola ez dakit zure izena?
Zure eskuetan
bizitzaren hazia
baina zure hitza
mendetan estalia.
Nor zara zu, nahiko nuke entzun zure ahotsa,
esan gabekoen mintzoa.
Hitz gutxiko lurra,
izen gabeko andrea.
Zuhaitz, landare, fruitu,
mendi bazterren izenak
galdetu nahi dizkizut
baita zure abizenak.
Nor zaren ez dakigu
baina hemen zure ondarea
herri bat zaindu duzu
baserriko emakumea.
EGIAREN ARNASA
(Hitzak: Olaran Elkartea)
Hogeita hamaseian bazen hainbeste iskanbil
Olaberri gorrotoz nahi izan zuten erahil,
askatasun desioak ematen zien min,
denak berdinak egin nahi zituzten ta ezin.
Fusilatuok biok Bujanda eta Lasa
eta berpiztu nahi deu hemen zuen arnasa
ahanzturan nahi zituzten, ez gera hortik pasa
herrikok elkar hiltzen gizabide eskasa.
Bata mutiko gaztea, eta gurasoa bestea
lau ume txikiren aita, alargun utzita emaztea.
Apaiza izan gendun banda zuzendaria
eliz aurren ospatuz Frankoren biktoria
batzun onurak sortuz besteen miseria
Horrela laburtzen deu Herriko Memoria.
Bortizkeria haien egileak ez ditu inork inoiz ukitu.
Konta dezagun orduko egia, ta Historiak epaituko ditu.