Euskalduna Jauregia
2021-11-27
20:00
Bilbo
Sarrerak

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan ditugu ohikoak diren jai handiak ospatu.

Baina gure konpromisoa berretsi nahian, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien izenean, eta denen artean, itxiera orokor bat eman nahi diogu pandemiaren bigarren urte honi. Horretara, ikuskizun bikain bat antolatu dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. IKASTOLAK HERRIARI.

Beronen bitartez, urtero gure jaietan parte hartzen duten artistei eta jaietara etortzen diren herritar guztiei ere eskerrik beroena adierazi nahi diegu.

Iraupena: 80 minutu