Pribatutasun politika

15/1999 Lege Organikoan eta 1720/2007 Errege Dekretuan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa garatuko duen erregelamendua onartzen duenean, xedatutakoari jarraikiz, erabiltzaileari jakinarazi zaio haren datuak AMAK taldearen fitxategi automatizatuetan jaso direla.

Ulertuko da datuak ematen dituen pertsonak bere buruari buruz ematen dituela eta egiazkoak direla, eta 14 urte baino gehiago dituela; izan ere, datuen babeserako araudiari atxikita, norberari buruzko datuak emateko aukera ematen die legeak 14 urtetik aurrerako adin txikikoei; beti ere, beste senitartekoren baten datuak ez badira; baina gomendioa ematen die datuak osatu aurretik, erabaki horren berri gurasoei edo legezko ordezkariei ematea.

Jasotako datuak erabiltzailearen nabigazioaren eta egindako kontsulta edo iradokizunen arabera eratuko dira. Datu horiek haren eskaerari erantzuteko tratatuko dira, bai eta erostean izena ematea errazteko. Horrez gain, guk bidaltzen ditugun mezu elektronikoen jarraipena, estatistikak eta analisiak egiten ditugu, behar bezala eman direla egiaztatzeko, jasotako erantzuna balioesteko eta hartzaileekiko komunikazioa hobetzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikus Cookien politika atala.

Webguneko erabiltzaile erregistratu izaera hartzen denetik pasahitza edukiko da. Pasahitza pertsonala, sekretua, besterenezina izango da eta ez da beste erabiltzaile edo pertsonekin partekatuko, datu basean norabide bakarreko zifraketa erabiliz gordeko dira inortxok ere ezin dezan irakurri; Erabiltzailea identifikatzen duelako bitarteko horretan. Erregistraturiko erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko du pasahitza lapurtu diotelako susmoa, hura blokeatu eta berehala aldatu ahal izateko. Pasahitza partekatzea edo haren konfidentzialtasuna bermatzeko segurtasun neurririk ez gordetzeak, edozein kasutan, norberarena ez den pasahitza erabiltzeagatik beste inor datuetara sartu izanak eragin ditzakeen erantzukizunetik libre uzten du AMAK taldea.

Erabiltzaileak eskubidea du datuak ikusteko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko, indarrean dagoen legediari jarraikiz. Atzera bota daiteke beti erabiltzaileak bere datuak paragrafo honetan zehaztutako moduan erabiltzea edo besteei uztea onartu izana, atzeraeraginezko izaerarik gabe, 15/1999 Legearen, abenduko 13aren, 6. eta 11. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Edozein zalantza izanez gero, idatzi hona: amaktaldea@gmail.com

Legezko oharra

Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legea betetzeko eman beharreko argibideak.

Web gunearen titularitatea

  • Domeinua: amaktaldea.eus
  • Titularra: Arkaitz Sukuntza Alkorta
  • Helbidea: Larratxo pasealekua 94 2b
  • Donostia, Guipuzcoa ( 20017 ES )
  • Posta elektronikoa: amaktaldea@gmail.com
  • IFK: 72495590G

Web gunea erabiltzeko ohartarazpenak eta baldintzak

Misioa: AMAK taldeak honako webgunea bere proiektua ezagutarazteko egin du. Salgai dauden produktuak gure jarduera ahalbidetzeko finantzaketa dira.

AMAK taldearenak dira eskubide guztiak. Ez dago ez webgunea, ez bertan dauden dokumentuak, agiriak, testuak eta obrak kopiatzerik edo aldatzerik, ez osorik eta ezta zatika ere; hemengo informazioa ezin da inon erregistratu eta bertan agertzen den idatzi oro ezin da informazioa batzeko sistema batean jaso; inongo modutan eta inongo formatan. Horretarako, aurretik, AMAK taldearen baimen idatzia eskuratu behar da.

Baimena eskuratzen duenak, baietza jaso ondoren, iturria derrigorrean jarri behar du, era honetan: AMAK taldea, amaktaldea.eus.

Webgune honetan nabigatzen duenak onartzen du bere ardura, ohar legal guztiak onartuz. Nabigatze hutsak ez du suposatzen inungo harreman komertzialik.

AMAK taldeak izango du webgune honetan azaltzen diren baldintzak aldatzerik; hori dela eta, aldian behin kontsultatzeko gomendatzen du, aldaketarik egin balitz ere.

Webgune hau erabiltzeak baldintza hauek guztiak onartzea dakar, bat bera ere ahazteke.